Guraso Eskolan eta Jabetze eskolako ikastaroetan izen emateko epea zabalik da oraindik
Jabetze Eskolako aurtengo bigarren ikastaroa abiatuko da otsailean 'Feminismoaren oinarriak finkatuz' izenburupean, eta otsailaren 4ra arte eman daiteke izena. Guraso Eskolan oraindik ere badira plazak libre, eta interesa duenak eman dezake izena.
Jabetze eskola-n eta Guraso eskolan oraindik ere eman daiteke izena. Jabetze Eskolak aurten abiatutako lehen ikastaroa martxan da, eta bigarrena otsailean izango da. Ikastaro berri hori otsailaren 5ean hasiko da, eta oraindik ere eman daiteke izena Berdintasun Sailean.
FEMINISMOAREN OINARRIAK FINKATUZ
Irakaslea: Emagin elkartea
Egunak: otsailak 5 eta 12
Ordutegia: 18.00-20:00
Hizkuntza: euskaraz
Non: Alondegian, moila gelan
Matrikula: DOAN
Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte
- Sistema patriarkala. Zer da? Nola funtzionatzen du? Zein da gaur egun Euskal herrian duen adierazpena?
- Feminismoa. Zer da? Zein dira oinarri ideologiko nagusiak? Zein dira dauden tendentzia nagusiak?
- Mugimendu feministaren historia, munduan eta Euskal Herrian. Antolakuntza ereduak eta borroka nagusiak
- Azterketa feministarako oinarriak



