Guraso Eskolan izena emateko aukera oraindik zabalik

2018/01/22

Interesdunek Brankan edota Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailan eman ahal izango dute izena.

Azken urteotan bezala, aurten ere guraso eskolak egingo dira Zumaian urtarrila amaieran hasi eta martxoa bitartean; 6-12 urte bitarteko haurren gurasoentzat bata eta 13-18 urteko gaztetxoen gurasoentzat bestea. Bi eskolak Udaleko Hezkuntza Sailak eta Gizarte Zerbitzuek antolatu dituzte elkarlanean.

Izen emate epea urtarrilaren 18an amaitu bazen ere, oraindik badago guraso gehiagorentzak tokia, horrenbestez, interesa dutenek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako Brankan edo udaletxeko Euskara eta Hezkuntza sailean izena eman ahal izango dute.

Telefono kontaktuak:

  • Branka: 943 86 22 00
  • Euskara eta Hezkuntza saila: 943 86 50 25 (luzapena 110)

Guraso Eskolan landuko diren gaiak haur eta gazteen heziketarekin lotutakoak izango dira; haur eta nerabeen autoestimua nola zaindu, familiarekiko komunikazioa eta elkarbizitza nola hobetu, neba-arreben edo lagunarteko erlazioak nola kudeatu… Horrez gain, aurten arreta berezia eskainiko zaio bullying eta ciberbullyingaren gaiari.

Saioak urtarrilaren 29an hasiko dira eta martxoaren 12ra arte, astelehenero egingo dira; otsaileko lehen astean izan ezik, astelehenean (5ean) egin ordez, asteazkenean (7an) egingo baita. Saio guztiak Brankako bilera gelan izango dira (atzeko atetik sartuta), 6-12 urte bitarteko gurasoentzat 15:00etatik 16:30era eta 13-18 urteko gazteen gurasoentzat, berriz, 19:00etatik 20:30era.

Bi guraso eskolak gidatuko dituzten adituak Izar Arregi psikologoa eta Joxe Amiama pedagogoa izango dira eta goian aipatutako gaiak landuko diren arren, gurasoek eskolan planteatzen dituzten kezka eta gaiei erantzuten ere saiatuko dira.