Guraso eskolan izena emateko epea laster zabalduko da

2019/02/25

Interesdunek Brankan edota Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean eman ahal izango dute izena, martxoaren 1etik 13ra bitarte.

Azken urteotan bezala, aurten ere guraso eskolak egingo dira Zumaian Udaleko Hezkuntza Sailak eta Gizarte Zerbitzuek elkarlanean antolatuta.

Telefono kontaktuak:

- Branka: 943 86 22 00

- Euskara eta Hezkuntza saila: 943 86 50 25 (luzapena 110)

Aurtengoan berrikuntzak izango ditugu eta hiru gai landuko dira bakoitza modu independentean:

  1. Haur txikienen gurasoekin pentsatuta, horientzako psikomotrizitate tailerra egingo da, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizisten eskutik. Bizipenetan oinarritutako haurraren emozioak ulertu eta kudeatzeko bi saioko tailerra izango da.
  2. Haurtzaro amaieran eta nerabezaro hasieran dauden haurren gurasoentzat, “internet eta mugikorra; segurtasuna gurasoen esku”  hiru saio izango dituen tailerra egingo da Rakel Gamito adituaren eskutik.
  3. Ana Isabel Estevez adituak “¿Por qué apuestan los jóvenes?  Hitzaldia emango du (gazteleraz). 

Azken hau doan izango da, Alondegian baina beste bietan parte hartzeko izena eman beharko da eta tailer bakoitzagatik 20 euro ordaindu.  Interesdunek Brankan edota Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean eman ahal izango dute izena, martxoaren 1etik 13ra bitarte.