Guraso eskolan izena emateko epea urtarrilaren 19a arte izango da zabalik
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzu eta Hezkuntza sailak antolatu ditu ikastaroak. Izena Ludotekan eman behar da.
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzu eta Hezkuntza Sailak 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat Guraso Eskolak antolatu ditu. Eskola horiek, batez ere, adin horietako haur eta nerabeekin diziplina eta komunikazioa nola landu aztertuko da, eta Joxe Amiama aditua izango da eskolak emango dituena. Adin tarte bakoitzari (6-12 eta 12-16 ) dagokion ikastaroa, 6 saiotan banatuko da.
Saioak, urtarrilaren 27an, otsailaren 3,10 eta 24an eta martxoaren 3 eta 10ean izango dira, EPAko lokalean (Aita Mari Zinema aretoaren gainean). 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroa 15:00etatik 16:30etara izango da. 12 eta 16 urte bitarteko gurasoentzat, berriz, 17:00etatik 18:30etara izango da.
Izena emateko epea urtarrilaren 19ra arte izango da zabalik, eta Ludotekan eman beharko da izena. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da eta izena ematerako orduan ordainketa egin denaren agiria eman behar da. Dirua Kutxako kontu honetara sartu behar da: 2101 0174 11 00101171353.
6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroan landuko diren gaiak:
- Nolako seme-alabak nahi ditugu?
- Nola komunikatu gure seme alabekin?
- Diziplina zertarako?
- Nola jokatu haserrearen aurrean?
- Bestelako hainbat zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
12 eta 16 urte bitarteko nerabeen gurasoentzako ikastaroan landuko diren gaiak:
- Nolako seme-alabak nahi ditugu?
- Nola komunikatu gure seme alabekin?
- Nola bizi nerabezaroa etxean?
- Nola jokatu haserrearen aurrean?
- Bestelako hainbat zalantzak argitzeko aukera ere izango da.



