Guraso Eskoletan 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoek izen emateko aukera dute
Otsailean eta martxoan egingo diren guraso eskoletan izena emateko aukera dute, oraindik ere, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeen gurasoek. Guraso eskolak otsailaren 2tik martxoaren 8ra bitartean ostegunero izango dira. Eskola horiek gidatzen Joxe Amiama eta Izar Arregi adituak ariko dira. Saioak ostegunetan 17:00etatik 18:30ak bitartean izango dira, Brankan, eta diziplina eta komunikazioa izango dituzte ardatz saioetan.



