Gurasoei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Ludotekak
Besteak beste, seme-alabei autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen nola lagundu diezaieketen landuko da ikastaroan. Denera, zazpi saio eskainiko dituzte eta EPAko lokalean izango da.
Zumaiako Ludotekan garatzen ari diren proiektu berriaren baitan, 6-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako ikastaroa antolatu dute. Nerea Mendizabal psikopedagogo eta Gizarte Hezitzaileak eskainiko du eta otsaila eta martxoa bitartean egingo da. Ikastaroan, guraso eta seme-alabek elkar ulertzeko bideak proposatu dira eta seme-alabei autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen gurasoek nola lagundu diezaieketen landuko da.
EPAko lokalean eskainiko da ikastaroa – Aita Mari zinemaren gainean- eta denera, zazpi saiok osatuko dute programazioa: otsailak 1, 8, 22 eta martxoak 1, 8, 15, 22. Egun guztietan, 14:45etik 16:15erako ordutegia izango dute saioek.
Izen-ematea urtarrilaren 20tik 27ra bitartean egingo da, Ludotekan bertan. Bai, telefonoz 943 143264 telefonora deituta edo ludoteka@zumaia.net helbidera idatzita. Plazak mugatuak izango direla zehaztu dute Hezkuntza Sailetik.
Landuko diren kontzeptuak
Ariketa praktikoen bidez, gurasoek ondorengo galderei erantzuteko modua aurkituko dute ikastaroan zehar:
- Gure seme-alabak gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten duenean:
Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri? Zer da autoritatea?
-Gure seme-alabak arazo bat duenean:
Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola lagundu modu progresiboan bera bere arazoak konpontzeko gai izan eta geroz eta autonomoagoa izan dadin?
-Bere jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez duenean ezer jakin nahi:
Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? Nola egin zu errespetatua izateko eta aldi berean haurra ere errespetatuz?
-Gure seme-alabak beraien artean borrokatzen/haserretzen direnean:
Esku hartu behar da edo ez? Nola egin bitartekari lana, ulertzen lagundu eta pixkanaka beraiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko ?
Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen?
Hori guztia landuko da ikastaroan. Izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 27a izango da.



