'Gure genealogia feministak' liburuaren aurkezpenarekin emango zaio hasiera Emakumeen Mundu Martxaren inguruko ekimenei

2015/09/16

Bihar, irailak 17, 18:30etatik aurrera egingo du Emagin elkarteak 'Gure genealogia feministak' liburuaren aurkezpena Alondegiko Oxford aretoan. Emakumeen Mundu Martxari ongietorria urriaren 1ean emango bazaio ere, asteotan hainbat ekintza izango dira.

Irailak 17

18:30 “GURE GENEALOGIA FEMINISTAK” Liburuaren aurkezpena. Emagin Elkarteak. Alondegian (Oxford aretoan).

Irailak 27

12:30 “MARTXAN ETA DANTZAN”
Ekitaldia: Astindu dantza taldea, Zumaiako Zumba taldea eta Afrikar Elkarteko emakumeak. Kofradian.

Urriak 1

13:00 Harrera Emakumeen Mundu Martxari. Itsaskiroldegitik Beheko plazaraino. Parte-hartzaileak: Zumaiako Trikitilaria eta Zarauzko Batukada.

Jarraian, Emakumeen Mundu Martxaren ekitaldi berezia: Emaku- meen Mundu Martxaren adierazpena, bertsoak (Uxue Alberdi, Maddi Gallastegi eta Ainhoa Agirrezabaldegi) eta herriko Emaku- me Afrikarren dantzak.

Ondoren, bazkaria Gaztetxean (Izena emateko epea: irailak 29 arte).

18:30 Zumaiako esperientzia feministei buruzko mahai ingurua. Parte-hartzaileak: Malen Etxea, Zumaiako asanblada feminista eta Zumaiako Berdintasun foroa. Alondegia (Oxford aretoan).