"Gurs Experience" erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2017/12/20

Erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 20tik urtarrilaren 7a arte, egunero, 18:00-20:00 bitartean. "Gurs"-eko kontzentrazio eremuaren inguruko erakusketa honetan, 1939-1945 bitartean 60.000 lagun inguru hartu zituen eremuaren historia lantzen da. Euskal Herritik hurbil kokatuta dago Gurs, eta milaka euskal herritar izan zituzten han.