Gutxitasun fisiko, organiko edota sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldietarako izen emate epea zabalik
Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, gutxitasun fisikoa, organikoa edota sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldiak prestatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuarekin batera. Elkarbidean programa 16 urtetik gorako pertsonentzat antolatu da eta, besteak beste, Salou, Tenerife edota Benidorm-era joateko aukera eskaintzen du. Interesatuek apirilaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezake.



