Gutxitasun fisiko edo sentsoriala duten pertsonentzako oporraldiak

2011/04/11

Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, Elkartuk, antolatzen ditu oporraldi hauek. Eskabideak apirilaren 15aren aurretik aurkeztu behar dira.

 

Elkartuk (Gipuzkoako gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) antolatuta, aurtengoan ere gutxitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonek oporraldiaz gozatzeko aukera dute. Oporraldi horietan, 16 urtetik gorako gutxitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonek har dezakete parte. Baina oporraldia behar den bezala gara dadin, eskatzaileak ezin du gaixotasun larririk edo osasun zerbitzu berezien beharrik izan.

Oporraldi eskaintza zabala eskaintzen du Elkartu elkarteak, bai data aldetik eta baita lekuen aldetik ere. Maiatzetik azaroa bitartean 9 bidaia dituzte antolatuta, besteak beste, Benidorm, Amsterdam-Bruselas eta Tenerifera. Bidaia horietan parte hartu nahi dutenak, apirilaren 15erako aurkeztu beharko dituzte beren eskakizunak Elkartuk Donostian (Ondarreta pasealekua 5, behea) duen bulegoan.

Informazio gehiago nahi duenak ere Elkartura jo behar du (telefonoa 943 31 63 79, helbide elektronikoa elkartu@elkartu.org).