Hainbat hobekuntza egiten ari da Udala Basusta bidean

2009/06/18

Espaloiak eta aparkalekuak egokitu dira, eta argia eta ur instalazioetan ere hobekuntzak egingo dira.

 

Hainbat hobekuntza egiten ari da Udala Basusta bidean. Auzoa berrurbanizatzeko lanen baitan, espaloiak egin eta aparkalekuak egokituko dira. Ildo beretik, eremu berde bat antolatu da auzoan eta bidea hobetu egingo dute.

Horrez gain, argia eta ur instalazioetan ere hobekuntzak egiten ari dira. Auzoa eraberritzeko lanak uztail bukaerarako amaituta izatea aurreikusten da.