Harategi kale estua itxita astebetez, egokitze obrak egiteko

2015/11/17

Herritarren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko egokitze lanak egingo dira udaletxe ondoan dagoen Harategi kale estuan. Jende ugari ibiltzen da kale horretan, joan-etorrirako kalea baita. Gaur egun, galtzada-harria dago Alde Zaharreko kale horretan, aspaldidanik kexa asko jaso izan dira Udalean eta istripu larriak ere izan dira. Hala, Zumaiako Udalak galtzada-harria kendu eta hormigoia botata kale guztia berdinduko du; aldaketa horrekin herritarren joan-etorrirako kale egokiagoa izatea da helburua.