Harkaitz Canok emango du literatur tailerra

2013/01/09

Urtarrilaren 18a bitartean izango da zabalik izen ematea Udalaren Euskara Zerbitzuan.

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 16an bukatuko da. Larunbatetan izango dira saioak, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Harkaitz Cano idazlea arituko da irakasle.

 

Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 18a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (109 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).

 

Ikastaroan gai hauek landuko dira:

 

- Ipuin tradizionala.

- Ipuingintza garaikidea. Adibide praktikoak

- Izan al daiteke ipuin bat poema? Poesiaren narratibotasuna. Hurbilpen estrategiak.   

- Narratiba molde berriak: komikitik nobela grafikora. Kontatzen segi. 

- Zinema eta ipuina.

- “Kontaidazu ipuin bat bost segundotan”. Publizitatea euskaraz.