Harraldea ezagutzeko doako irteera altolatu du Algorri interpretazio zentroak

2013/05/21

Irteera datorren larunbatean, hilak 25, izango da. Irteeran parte hartzeko aurrez izena eman behra da.

 

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko dugu interpretazio zentroan. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da goizeko 11etan eta oinezko irteera bat burutuko da Algorriko senaira.  Anima zaitezte, familian edo lagunekin, ekosistema berezi honetako bioaniztasuna ezagutzeko aukera aparta izango baita. Gonbidatuta zaudete!

Oharrak: 

  •  Ordutegia: 11:00-13:00
  •  Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroa.
  •  Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. 
  •  Adingabeekin heldu batek joan beharko du eta adingabeen gaineko ardura izango du. 

Izen-ematea: