Hartu atseden, asteburuan jarraituko baitu festak

2009/04/30

Joan den larunbatean jaurti zuten aurtengo santelmoei hasiera eman zieten suziria. Orduan lehertu zen festa Zumaiako kaleetan eta gaur arte ez da izan atsedenik.

Atzo, apirilak 20, izan zen San Telmo eguna eta goizean hasi eta iluntzera arte ekitaldi ugari ospatu zituzten. Besteak beste, eta usadioari jarraituz, prozesioa egin zuten San Telmo ermitara.

Orain, atseden hartzeko garaia izango da, asteburuan jarraituko baitu festak. Ostiral honetatik igande gauerdi aldera arte, berriz ere santelmo giroa izango da protagonista Zumaiako kaleetan.

San Telmo jaiak direla eta, datorren asteburuan ere aldaketak izango dira autobus geltokiei dagokienez. Apirilaren 25ean eta 26an, datorren larunbat eta igandean, alegia, Zumaia-Donostia-Zumaia ibilbidea egiten duen autobusa ez da Txomin Agirre kalean geratuko. Autobusak geltoki bakarra izango du egun horietan: Etxezaharreta kalean geratuko da.

Argazkian, larunbatean Itzurun hondartzan egin zen zaldi lasterketa.