Hartu parte Herri-aurrekontuak osatzen

2013/11/29

Astelehen, astearte eta asteazkenan, Artadi, Oikia eta Narruondoko bizilagunekin, hurrenez hurren, bilduko da Zumaiako Udala auzoen berri izan eta ekarpenak jasotzeko. Aurtengoan ere 2014ko Herri Aurrekontuak herritarren ekarpenekin osatu nahi ditu Udalak.

Zumaiako Udalari iritsi zaio 2014 urteko aurrekontuak osatzerako garaian eta aurtengoan ere herritarren iritziak, ekarpenak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi du. Azken urteotan abian jarritako dinamikari jarraipena eman asmoz, aurrekontuen inguruko bilerak antolatu ditu, herriari eta garaiari egokitutako aurrekontuak osatzeko.

 

Urtez urte, aurrekontuak osatzeko prozesua egokitzen joan dira, eta aurten azken urteotako esperientziak kontuan izanda horixe bera egin du Udalak. Honela, auzo edo zonaldekako 5 bilera eta arloetako hainbat bilera egingo ditu. Herritik aparte dauden hiru auzoetan (Oikia, Narruondo eta Artadi); auzoen beharrak edo ekarpenak zeintzuk diren jakin, eta horiei erantzuna emateko.

 

Azken urteotan, era batera edo bestera antolatuta dauden auzoetako beharrei hobeto erantzuten ari dela uste du Udalak, eta bide horretan sakondu nahi du. Hori jakinik, beraz, aurtengoan horiez gain, herria bi zonalde handitan banatu eta bakoitzean bilera bat egingo du; zonalde bakoitzeko beharrei erantzuteko apostua eginez.

 

Herriko eragile eta elkarte soziokulturalei dagokienez, urtez urte saretzen doaz, eta gaur egun, eragileak eta Udala elkarlanean aritzeko mahai edo gune ezberdinak antolatuta daude. Hala, emakumeen foroa, kirol mahaia, kultur mahaia, nagusien mahaia… ezinbestekoak dira udalaren jardueran. Beraz, aurrekontuak elkargune horien bilera ireki eta publikoetan landuko dira (aurrez emango da jakitera zein egunetan, zein ordutan eta non izango diren bilerak). 

Hona hemen auzoetako bileren egutegia.

 

Bilera egunak

 

Abenduak 2, astelehena

Artadi

Lekua: Elkartean

Ordua: 19:00etan

 

Abenduak 3, asteartea

Oikia

Lekua: Elkartean

Ordua: 19:00etan

 

Abenduak 4, asteazkena

Narruondo

Lekua: Elkartean

Ordua: 19:00etan

 

Abenduak 10, asteartea

Gernika parketik Puntanuetara

Lekua: Brankan

Ordua: 19:00etan

 

Abenduak 11, asteazkena

 

Paroletik zubi txikira

Lekua: Alondegian

Ordua: 19:00etan

 

Zurea da hitza

 

Informazioa jasotzeko

Webgune honetan prozesuaren jarraipena egiteko aukera izango da, eta arloz arloko arduradun tekniko eta politikoekin harremanetan jartzeko bidea aurki  daiteke.

 

Ekarpenak egiteko

• Bileretan, informazioa jaso eta ekarpenak egiteko aukera izango duzu.

• Eskuorri honetako orria erabiliz, edo bestelako orri batean ekarpenak  jasotzeko postontziak daude (Udalean, kiroldegian eta Alondegian) eta bertan utz  dezakezu zure ekarpena.

• zumaiaeraikitzen@zumaiakoudala.net helbidera bidal dezakezu zure  proposamen edo ekarpena. 

• Arlo bakoitzeko teknikariarekin jar zaitezke harremanetan.