Hasi da Euskal Jai eguna

2010/08/13

Goizeko 10:00etatik Zumaiako Alde Zaharrean artisau azoka egiten ari dira, eta giroa txalaparta soinuz alaitzen dute Ugarte anaiek.

 

Gaur, hilak 13, Euskal Jai eguna da Zumaian. Goizeko 10:00etatik aurrera, eta egun osoan, ekitaldi ugari egingo dira herriko kaleetan. Hala, goizeko 10:00etan suziriekin eman zaio hasiera egunari. Ordutik, herriko Alde Zaharrean txalaparta soinua entzun daiteke, eta artisau azoka ere bisitatu daiteke. 12:00etan San juan Iturrin balkoitik balkoira ariko dira bertsotan Jexux Mari Iraza eta Iratxe Ibarra. Eta 14:30ean herri bazkaria egingo da, besteak beste.

Egitarau osoa:


10:00etan hasita Hala Gera albokariak, Iturengo Joaldunak, Ugarte Anaiak txalapartariak.
10:00etatik 14:00etara Alde Zaharrean, artisauak eta elikagai postuak.
12:00etan balkoitik balkoirako Bertso Saioa  Sanjuaniturrin.
13:00etan Upela plazatik irtenda, Zumaiako kantuzaleen kalejira .
14:30ean, Beheko plazan,  bazkari herrikoia paella erraldoia (Txartelak salgai Turismo bulegoan abuztuaren 5etik aurrera).
18:00etan hasita erromeria eta sagardo dastaketa.

18:00etan hasita erromeria eta sagardo dastaketa.

 

18:30ean hasita, Baionako Koxeguy txarangaren kalejira.