Hasi dira Aita Mari auzoan obrak
Aita Mari auzoan obrak egiten hasi dira. Erabilera publikoa duten garajeetako zorua konpontzen hasi dira 37, 38 eta 39 etxe-atarien artean. Hala, garajeetako sabaia eta etxe-atarien arteko zorua konpontzeari ekin diote. Sabaiaren goikaldeak erabilera publikoa duenez, obren zati bat Udalak ordainduko du, gainontzekoa, berriz, garajeetako jabeek. Obra horiek aprobetxatuz, kale horretan bertan beste obra batzuk egin eta inguru hori berrantolatzeko aprobetxatuko du Udalak.



