Hasi dira Amaia plaza eta Txomin Agirre kaia kalea lotzen dituen bidegurutzeko lurzorua konpontzeko lanak

2018/09/19

Hilaren hasieran iragarri bezala, aipatu lanek 2-3 aste inguruko iraupena izango dute eta bien bitartean ezingo da kai inguruko aparkalekuetan aparkatu eta autobusek ezingo dute Txomin Agirrera sartu; Lurraldebuseko autobusek, beraz, Patxita Etxezarretan solik egingo dute geldiunea.

Zumaiako Udala uda hasieran ohartu zen Amaia plaza eta Txomin Agirre Kaia kalea lotzen dituen bidegurutzeko zorua leku ezberdinetan hondoratzen hasia zela eta horri irtenbidea emate aldera, dagoeneko abiarazi ditu bertako lurzorua konpontzeko lanak. 

Lanak bi zatitan egingo dira, Ardantzabide auzorako ibilgailuen sarbidea momenturo bermatzeko eta 2-3 aste inguruko iraupena izango dute.

Bien bitartean ezingo da kai inguruko aparkalekuetan aparkatu eta autobusek ezingo dute dute izango Txomin Agirrera sartu; horrenbestez, Lurraldebuseko autobusek, Patxita Etxezarreta kalean soilik egingo dute geldiunea.

Lanek hiriguneko trafikoan sortuko dituen eragozpenen jakitun izanik,  horiek txikiagotzeko ahalegin guztiak egingo dituela adierazi du Udalak, baina, edonola ere, barkamena eskatu du Udalak bizilagunen eguneroko bizitzan sor daitezken ekidin ezineko eragozpenengatik.