Hasi dira frontoiko obrak
Asteartean hasi ziren obrak (nahiz eta aurrez ere lekua egokitzen hasiak ziren), eta 18 hilabeteko epea du Sukia enpresak frontoia eraikitzeko
Asteartean sinatu zuten Zumaiako Udalak eta Sukia enpresak frontoiko obrak hasteko dokumentazioa. Hala, esleitutako oinarrietan zehaztu bezala, 18 hilabeteko epea du enpresak frontoia egiteko.
Frontoiaren proiektua Toki Arkitekturak egin zuen. Proiektu hura osatzeko, gainera, Udalak pilota elkarteekin bilerak egin zituen. Azken finean Zumaiaren beharretara egokitutako frontoia egitea baita asmoa. Proiektu hartan zehaztu bezala, aste honetan eraikitzen hasi diren eraikinak, honako ezaugarriak izango ditu:
- 54 metro luzeko frontoia
- 700 ikusle ingururentzat lekua
- Aldagelak
- Komunak
- Gelak
- Taberna
Frontoia eraikitzen hasteko baimena lortzeko, Sukia enpresak frontoiaren balio berdineko bermea jarri du Udalaren izenean, 3 milioi eta erdi ingurukoa. Lanak aurrera doazen heinean, abala zatika itzultzen joango da Udala enpresari.
Frontoiaren obrak aurrera doazen heinean, Zumaiako Udala frontoiaren inguruan interesa duten eragile eta norbanakoak informatzen joango da.
Ardantzabiden ere hasi dira obrak
Frontoiaren operazioari lotuta dago, Ardantzabiden 32 etxebizitzen eraikuntza, eta obra horiek ere hasi dira egiten.



