Hasi dira Inauteriak Zumaian
Gaur eguerditik aurrera Inauteriak ospatzeko ekitaldi eta ikuskizun ugari izango dira Zumaian.
Martxoak 4, Ostirala
Eguerdian Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Beheko plazan.
17:00etatik aurrera Ludotekan “Inauterietako festa”, festa irekia, 6-12 urteko umeentzat.
18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira: “ASTERIX ETA OBELIX” herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik!
Martxoak 5, Larunbata
12:00etan herriko kaleetan zehar Zumaiako Musika Banda eta Haize Berriak Sakanako Musika Bandarekin, Inauteri Jaialdia: “Mairuak eta Kristauak”
18:00etan Beheko plazan, INAUTERI FESTA- INAUTERI DISKOJAIA. Bertan mozorro lehiaketak ospatuko dira.
18:30ean herriko kaleetan zehar kalejira Sugarri txarangarekin
22:30etik 1:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua
Mozorro Lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa ospatuko ditugu:
Haur Lehiaketa: Arratsaldeko 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 8-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste..
Heldu eta gazteen lehiaketa: 20:00 etan. Hiru sari emango dira:
- Banakako edo bikote onenari-100 euroko saria
- Taldeak: onenari 300 euroko saria / bigarrenari 150 eurotakoa.
Izen ematea, 11:00etatik 12:00etara edo 17:00etan plaza bertan – Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izenematean ekarriko da.
Martxoak 6, Igandea
14:00etan Beheko Plaza Elkartean: Bazkideentzat Inauteri Bazkaria
Jarraian, elkarte bertan Mozorro Lehiaketa
17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema.
Martxoak 7, astelehena
15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna : 'Ongi etorri Pupu eta Lore'
18:00etan Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.



