Hasi dira Moilaberriko horma konpontzeko lanak

2020/05/12

Moilaberriko horma zati bat hautsi eta betetze materiala Arroarrekara erori zen pasa den abenduan. Portu Zuzendaritzak gaur hasi ditu horma egonkortzeko lanak.

Pasa den abenduaren 31n horma zati bat hautsi eta betetze materiala Arroaerrekara erori zen. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak gaur hasi ditu Mailaberriko horma egonkortzeko lanak.

Ingurua baliztatuta dago, eta Udalak herritarrei eskatzen die ibiltariei zuzendutako jarraibideak errespetatzeko.