Hasi dira oinezkoen pasabidea egiteko obrak San Jose auzoan

2014/12/10

San Juan egoitzara igotzeko arranplako eskailera burutik 27. etxe atarira arte oinezkoentzako pasabidea egingo da auzoa eraberritzeko Plan Berezian jaso zen bezala.

 

Hasi  dira San Jose kaletik San Juan egoitzara igotzeko dagoen oinezko bidetik kale horretako 27. atari ingururako arteko oinezkoen pasabidea egiteko obrak. San Jose kalea guztiz eraberritu eta irisgarritasun araudira egokitzeko egindako herritarren parte hartze prozesuan behin baino gehiagotan aipatu zuten herritarrek hor pasabidea egiteko aukera. Eta horrela bildu zen osatutako Plan Berezian ere. 

Eskaera horri jarraiki, gaur hasi dira langileak gune horretan makinekin lanean. Gaur egun, San Juan egoitzara igotzeko dagoen arranplako eskailera burutik etxearen azpiko aldetik pasatuko da beste aldeko eskaileretaraino. Eskailera horietan, gaur egungo eskailera eta pasabide berria elkartzen diren gunean, eskailera buru berri bat egingo da. Eta eskailera buru horretatik ezker zein eskuin gelditzen diren etxe atarietarako eskailerak ere egokituko dira. 

Pasabide berriak 2 metro zabal izango ditu, eta maldari heltzeko hormigoizko horma egingo da. Argiteria ere jarriko da, inguru horretan dagoenaren antzekoa.