Hasi dira sanpedroak
Gaurtik ostegunera bitartean festa izango da nagusi Zumaian. Zumaiako Udalak festetan ere errespetuz jokatzeko deia egiteko kartelak jarri ditu herrian.
Gaur, ekainak 28, hasi dira aurtengo sanpedroak. 12:00etan puntuan, Iñaki Agirrezabalaga Alkateak txupinazoa bota du udaletxe aurretik, eta festei hasiera eman zaio duntzain eta tanbor artean. Ondorengo egunetarako zer ikusi eta entzun asko antolatu ditu Udalak.
Festetan ere errespetuz
Zumaiako Udalak festaz gozatzeko deia egiten die du, baina festetan ere errespetuz jokatzeko eskatzen die herritarrei. Horretarako, herriko hainbat puntu eta tabernetan kartelak jarri dituzte inor ahaztu ez dadin.
Egitaraua
28, asteartea
12:00etan Udaletxe aurrean, TXUPINAZOA jaiei hasiera emateko
Ondoren Tolosako dultzaineroen saioa
13:00etan Beheko plazan, joteroak: ALMA NAVARRA
18:00etan Udaletxetik Buruhandi eta Erraldoien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
19:00etan Kofradian, haur antzerkia: MOMENTO RIDICULI
Ordu berean plazan GAUERDI Txarangaren kalejira
Iluntzean zehar dultzaineroen saioak
20:30ean beheko plazan, afari merienda, EUSKAL PARRILA: Eusko Labeleko oilasko lumagorria eta sagardoa.
Afaria alaitzeko Joxe Mari Mendizabalen kantaldia
22:30ean Sanpedrotako Danborradaren hasiera
Ordu berean, Eusebio Gurrutxaga LAIOTZ taldearekin dantzaldia
Gauerdian Udaletxean aurrean, herriko ikurrinaren igoera.
01:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan LAIOTZ taldearekin dantzaldia
29, asteazkena, San Pedro Eguna
9:00etan Tolosako Dultzaineroekin goiz soinua.
11:30ean Parrokian, Meza Nagusia Parrokiko San Pedro Abesbatzak abestua.
Organo-jolea: M. Carmen Azpeitia Iparraguirre
Zuzendaria: Amaia Aldalur
12:00etan Tolosako Dultzaineroen kalejirak
13:00etan Beheko plazan Udal Musika Bandaren kontzertua herriko Bertso Eskolarekin lankidetzan: “Ze berri, zarrak berri! Bertso Berrixak Zumaiako herrixan!”
Ordu berean Amaiako plazan hasita, Jone eta Miren trikitilarien kalejira
18:30ean plazan, HERRIKIROL saioa: Aizkolariak: Atutxa II-Azurmendi eta Arrospide-Mugerza II; Harrijasotzaileak: Iñaki eta Inaxio Perurena.
Ordu berean Jone eta Mirenekin trikitixa doinuak kaleetan.
Iluntzean zehar, TOLOSAKO DULTZAINEROAK arituko dira kaleetan zehar
19:00etan Ondartxo plazan, APAR FESTA
20:00etan Amaiako plazan DJ JONen saioa
23:00etan Pirotecnia VALECEA etxearen eskutik, SU ARTIFIZIALAK
Bukaeran, TOLOSAKO DULTZAINEROAK kalejiran plazara
Bertan, Zumaiako Udal Musika Bandaren dantzaldia plazan
Ordu berean Amaiako plazan DJ JONen saioa.
30, osteguna
Egun osoan zehar Beheko Plazan, PARKE ERRALDOIA
11:00-14:00 eta 16:30-19:30



