HASI DIRA ZUMAIAKO KAI MUTURRA ERABERRITZEKO LANAK
Dagoeneko ekin zaie negu honetako olatuen ondorioz txikitutako kai muturra konpontzeko obrei.
Aurrera eramango diren lanen artean, muturra eraberritu eta behar bezala erreforzatu eta indartuko da, etorkizunera begira olatuek eta ekaitzek hau berriro suntsitu ez dezaten.
Horrela, eremu honek segurtasun neurri egokiak betetzen dituela bermatuko da eta Zumaiako lekurik adierazgarrienetako bat guztiz berreskuratzeaz gain, behin betiko irtenbidea emango zaio egungo arazoari, muturreko segurtasuna eta bereziki oinezkoena ere bermatuz.



