Haur eskoletan ate irekiak
Datorren astean, ate irekien saioak egingo dituzte herriko haur eskolek. Apirilaren 28an, asteartea, 17:00etan Eskola Txikia ezagutzeko aukera izango da, eta, apirilaren 29an, asteazkena, 17:00etatik 18:00etara Arrangoletako haur eskolak izango ditu ateak irekita. Saio horiek matrikulazio epearen atarian egingo dira, izan ere, maiatzaren 4tik 13ra izango da izen emate epea.



