Haur eta nerabeen diziplina eta komunikazio lantzeko ikastaroak gurasoentzat

2011/01/05

Ludotekak antolatu du, eta urtarrila eta martxoa bitartean sei saio izango dira.

Zumaiako Ludotekak 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat Guraso Eskolak antolatu ditu. Eskola horiek, batez ere, adin horietako haur eta nerabe horiekin diziplina eta  komunikazioa nola landu aztertuko da, eta Joxe Amiama aditua izango da eskola horiek emango dituena. Adin tarte bakoitzari (6-12 eta  12-16 ) dagokion ikastaroa, 6 saiotan banatuko da.

Saioak, urtarrilaren 27an, otsailaren 3,10 eta 24an eta martxoaren 3 eta 10ean izango dira, EPAko lokalean (Aita Mari Zinema aretoaren gainean). 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroa 15:00etatik 16:30etara izango da. 12 eta 16 urte bitarteko gurasoentzat, berriz, 17:00etatik 18:30etara izango da.

Izena emateko epea urtarrilaren 10etik 14ra bitartean izango da, eta Ludotekan eman beharko da izena. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da eta izena ematerako orduan ordainketa egin denaren agiria eman behar da. Dirua Kutxako kontu honetara sartu behar da: 2101 0174 11 00101171353.

 

6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroan landuko diren gaiak: 

- Nolako seme-alabak nahi ditugu?

- Nola komunikatu gure seme alabekin?

- Diziplina zertarako?

- Nola jokatu haserrearen aurrean?

- Bestelako hainbat zalantzak argitzeko aukera ere izango da.

 

12 eta 16 urte bitarteko nerabeen gurasoentzako ikastaroan landuko diren gaiak:

- Nolako seme-alabak nahi ditugu?

- Nola komunikatu gure seme alabekin?

- Nola bizi nerabezaroa etxean?

- Nola jokatu haserrearen aurrean?

- Bestelako hainbat zalantzak argitzeko aukera ere izango da.