Haur sexualitatearen inguruko hitzaldia, hilaren 26an

2015/05/18

Haurreskolak, Zumaiako Udalak eta Ttiklikek antolatuta haur sexualitatearen (0-3) inguruko hitzaldia antolatu da hilaren 26rako. Isabel Pozueta Fernandez sexologoa izango da hizlari 18:00etatik aurrera Alondegian. Horretaz gain, Haurreskolatik jakinarazi dute, nahiz eta matrikulazio epea bukatu den, oraindik zenbait plaza libre daudela, eta oraindik ere eman daitekeela izena.