Haurrak berdintasunean hezteko tailerra

2013/12/17

Zumaiako Udalak eta berdintasun foroak elkarlanean antolatuta hezkidetza tailerra izango da Zumaian. 'Berdintasuna eta autonomia helburu' izenburupean, 6-8 urte bitarteko haurrak berdintasunean hezteko tailerra izango da abenduaren 26 eta 27an eta urtarrilaren 3an. Saioak haur liburutegian 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, doan. Izena emateko tokia: Berdintasun eta Gazteria saila (Alondegian), edo honako helbidean: berdintasuna@zumaiakoudala.net.