Berlingo Orkestra Filarmonikoaren proiektu pedagogikoa ikusgai gaur (astelehena), Musika Jaialdian
'Rhythm is it!' Berlingo Orkestra Filarmonikoak egindako proiektu pedagogikoa emango dute gaur, 22:30ean, Alondegian. Ume eta gaztetxoen ez jakintasuna eta motibazio falta elkarri lotuta daudela ondorioztatzen du.
Rhythm is it! Berlingo Orkestra Filarmonikoaren lan pedagogikoa ikusteko aukera eskainiko du gaur (astelehena) Musika Jaialdiak. Proiektu horretan, orkestra horrek, Igor Stravinskyren The Rite of Sprig balleta lagun hartuta, inoiz musika eta dantza ikasi ez duten 250 gazte igo zituen eskena tokira, eta haiekin izandako esperientzia DVD batean grabatu zuten. Egileen arabera, lan horrek agerian uzten du gaztetxoek eta nerabeek duten ez jakintasun eta konfindantza faltak zerikusi zuzena duela horietako askok duen motibazio ezarekin eta erronka faltarekin.
Bideo emanaldia 22:30ean izango da, Alondegian.



