Haurrek zientzia ere dibertigarria izan daitekeela ikusteko, kimikarin tailerra antolatu du Zumaiako Udalak

2018/12/12

Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta urtarrilaren 3an egingo da Alondegia kultur etxean. Udaleko hirigintza eta ingurumen sailera deituta edo idatzita eman daiteke izena, abenduaren 20ra bitarte.

Gabonetako oporraldia aprobetxatuz eta haurrek zientziekin ere diberti daitezkeela ikus dezaten, Zumaiako Udalak Kimikarin esperimentu tailerra antolatu du. Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta urtarrilaren 3an egingo da, Alondegia kultur etxean, 11:00etatik 13:00etara. Haurrek lau esperimentu egingo dituzte (izotz lehorra, area mugikorrak, elur artifiziala eta slime), 4 taldetan banatuta, ginkana moduko dinamika batean esperimentu batetik bestera pasako dira.

Izena emateko Udaleko hirigintza eta ingurumen sailera deitu edo idatzi behar da (hirigintza@zumaia.eus | 943 86 50 33), abenduaren 20ra bitarte. Eskaera bakoitzean bi pertsona apuntatzeko aukera izango da.

Animatu esperimentuekin dibertitzera!