HAURREN GARAPENAREN INGURUKO HITZALDIA, DATORREN OSTEGUNEAN ALONDEGIAN

2017/03/13

Oxford aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan eta Feli Oregi adituak zuzenduko du.

Zumaiako bi haurreskola publikoek, Udalaren laguntzarekin, “Haurren garapena pausoz pauso” izeneko solasaldia antolatu dute datorren ostegunerako.

Hitzaldia Alondegiako Oxford aretoan izango da eta bertan, Feli Oregi 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan mintzatuko da.