Haurren igeriketa ikastaroen inguruko galdetegia zabalik, maiatzaren 22ra arte

2024/05/16

Igeriketa ikastaroak egon litezkeen beharretara egokitzeko asmoz online galdetegi labur bat prestatu du Udalak, herritarren iritzia biltzeko.

Zumaiako Udala haurren igeriketa ikastaroetan beharrezko aldaketak egiteko azterketa egiten ari da. Lanketa horren barruan, inkesta labur bat prestatu du, gurasoek bete dezaten.

Galdetegia maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik, eta igeriketa-ikastaroekin lotutako hainbat alderdi jorratzen ditu, hala nola: izena emateko arrazoiak, egungo formatuarekiko asebetetze-maila, eta egin beharreko aldaketen inguruko nondik norakoak. Jasotako erantzunak aztertuta, haurren igeriketa ikastaroetan beharrezko aldaketak egingo ditu Udalak.

> Bete galdetegia: labur.eus/igeriketa (epea: maiatzak 22)