Haurreskoletako izen emate epea zabalik izango da urriaren 1etik 9ra

2015/09/25

Urriaren 1etik 9ra bitartean irekita izango da Zumaiako bi haurreskoletan izena emateko epea. Egun horietan matrikulatzen diren haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dira haurreskoletan. Informazio gehiago nahi duten pertsonek Arrangoleta Haurreskolara (943862292) edota Eskola txikira (943865345) deitu dezakete.