Haurreskoletako matrikulazio epea ireki da

2011/05/03

Maiatzaren 13ra bitartean izango da irekita matrikulazio epea.

 

Ireki da haurreskoletan izena emateko epea. Matrikulazio kanpaina maiatzaren 13ra arte izango da, eta hona hemen haurren izen-emate egutegia:

Eskariak entregatzea: maiatzaren 2tik 13ra
Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 17a
Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkeztea: ekainaren 20tik 23ra
Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 4a


Matrikulazio epe honetan izena emandako haurren  haurreskolako hasiera-data irailaren 6a izango da.

2011ko maiatzaren 13ra arte jaiotako haurrek eskaera aurkeztu beharko dute dagokien eran eta epean.

2011ko maiatzaren 14tik ekainaren 13ra jaiotako haurren eskaera ekainaren 14ra arte aurkeztu ahal izango da, haurra jaio ondoren eta behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartu ahal izateko.

2011ko ekainaren 14tik 30era jaiotako haurrek eta urrian hasi nahi dutenek 2011ko uztailaren 1a arte eskaera aurkeztu ahal izango dute, haurra jaio ondoren eta ez dira epez kanpotzat hartuko, baizik eta behin betiko zerrendetara gehituko dira.

 

Ate irekiak:

- Arrangoleta haurreskolan (943862292): MAITZAREN 3an (17:00-18:00)

- Eskola Txikia haurreskolan (943865345): MAIATZAREN 4an (17:00-18:00)