Haurreskoletako matrikulazio epea zabalik da
Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazioa epea zabalik da aste honetan (urtarrilaren 12tik 16ra). 2013, 2014 eta 2015. urtean jaiotako haurrak matrikula daitezke. Orain matrikulatuta, martxoan, apirilean edo maiatzean hasteko aukera izango dute haurrek. Informazio gehiago nahi duenak Eskola Txikira (943865345) edo Arrangoleta Haurreskolara (943862292) deitu behar du.



