Haurreskoletako matrikulazioa

2013/09/04

Hasi dute ikasturtea Zumaiako bi haurreskolek ere. Arrangoleta haurreskolan matrikulazioa etengabe irekita dago 2012an eta 2013an jaiotako haurrentzat. Eskola Txikian, aldiz, urrian irekiko da matrikulazio epea, eta soilik 2013an jaiotako haurrentzat izango da. Informazio gehiagorako, deitu Eskola Txikira (943865345) eta Arrangoletara (943862292), edo begiratu www.haurreskolak.net webgunean.