Haurreskoletan ate irekien saioak izango dira datorren astean

2012/04/19

Haurreskolak Partzuergoko herriko bi haurreskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra izango da. Hala ere, aurretik, haurreskoletan ate irekien saioak izango dira. Horiek datorren astean izango dira. Eskola Txikia haurreskolan apirilaren 25ean, 17:00etatik 18:00etara bitartean izango da, eta Arrangoleta haurreskolan, berriz, 26an, hemen ere 17:00 etatik 18:00etara bitartean. Informazio gehiago wwww.haurreskolak.net webgunean.