Haurreskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 13ra bitartean izango da
Maiatzaren 2an irekiko da haurreskoletan izena emateko epea, eta 13a izango da horretarako azken eguna. Eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko ordutegia, ezberdina da Arrangoletan eta Eskola Txikian. Arrangoletan, astelehenetik ostiralera bitartean 10:15etik 11:15era eta 15:00etatik 16:00etara aurkeztu beharko dira. Eskola Txikian, berriz, 13:00etatik 15:00etara bitartean izango da horretarako aukera. Matrikulazio epearen baitan, ate irekien eguna ere egingo dute bi haurreskoletan: maiatzaren 6an, 17:30etatik 18:30etara bitartean izango da Arrangoleta ezagutzeko aukera, eta maiatzaren 7an, ordu berean Eskola Txikiaren txanda izango da.



