Haurreskoletan matrikulatzeko epea maiatzaren 5ean zabalduko da

2014/04/30

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan matrikulatzeko epea datorren astea zabalduko dute; zehazki, maiatzaren 5etik 14ra bitartean eman ahal izango da izena. Tarte horretan, ate irekien saioak izango dira bi zentroetan. Arrantoleta Haurreskola ezagutzeko aukera, maiatzaren 7an, 17:30etik 18:30era izango da. Eskola Txikia Haurreskolan, berriz, maiatzaren 8an 16:30etik 17:30era.