Hauteskunde Errolda jendeaurrean ipini da
Urriaren 21eko hauteskundeetarako indarrean den Hauteskunde Errolda jendeaurrean ipini da. Herritarrek errolda ikusi eta erreklamazioak aurkezteko epea irailaren 3tik 10era dute.
2012ko urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini da. Interesatuek Udaletxeko harrera bulegora bertaratu behar dute NAN agiriarekin errolda ikusteko. Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake irailaren 3tik 10era.



