Hauteskunde mahaikideak izendatuko dituzte datorren astelehenean

2020/06/12

Uztailaren 12an izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak, eta datorren astelehenean, ekainaren 15ean, egingo dute hauteskunde mahaikideen izendapena, zozketa bidez.

Hauteskunde Legearen arabera Udalei dagokie hauteskunde mahaikideak izendatzea zozketa publiko bidez. Horri horrela izanik, Zumaiako Udalak ekainaren 15ean egingo du zozketa, 10:30ean Zumaiako Udal Pleno Aretoan.