Hauteskunde-zerrendak argitaratu dira
Apirilaren 11n bukatuko da zerrenda horien inguruko erreklamazioak egiteko epea.
2011ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazten du Zumaiako Udalak.
Zerrendetan behar sartua edo kendua ez dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udal bulegoetan apirilaren 4tik 11ra bitartean.
Beraz, hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian jartzen dira APIRILAREN 4TIK 11RA egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.



