Hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira apirilaren 10etik 17ra

2023/04/10

Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Hauteskunde-zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkez dezake, apirilaren 10etik 17ra.

2023ko udal eta batzar nagusietako hauteskunde deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean jarri du Zumaiako Udalak.

Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake apirilaren 10etik 17ra bitartean. Horretarako, Udaleko Idazkaritzara deitu beharko dute herritarrek: 943 86 50 25.

HauteskundeZerrendak.jpg