Hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira ekainaren 1era bitartean

2020/05/22

Uztailean izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak. Hauteskunde-zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkez dezake Udaleko Idazkaritzara deituta, maiatzaren 25etik ekainaren 1era.

2020ko UZTAILA –EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEN– deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazten da.

Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean. Horretarako, Udaleko Idazkaritzara deitu beharko dute herritarrek: 943 86 50 25.