Haziak eta hazitegiak izango dituzte hizpide furgobaratzaren asteleheneko bisitan

2023/09/22

Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da datorren astelehenean, hilaren 25ean, 18:00etatik 19:30era. Neguko baratza izango dute hizpide.

Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Astelehenean egingo du bisita Zumaiara, 18:00etatik 19:30era. Haziak eta hazitegiak izango dituzte hizpide, eta baratzean ditugun barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegian nola zaindu azalduko dute.

Zumaia_Furgobaratza_202309_page-0001.jpg