Hegaztientzako jantokiak egiteko tailerra
Hileko lehen larunbatean Algorri interpretazio zentroan egin ohi den bezala, datorren larunbatean, azaroaren 1ean doako tailerra antolatu dute Algorri Interpretazio Zentroan. Kasu honetan, hegaztientzako jantokiak egingo dituzte haurrekin. Tailerra, 12:00tatik 13.30tara izango da Algorrin bertan. Tailerra doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakete pertsona interesatuek (info@algorri.eu 943 143100).



