Heldu dira inauteriak

2015/02/13

Gaurtik astelehena bitartean ekintza ugari izango dira herrian. Atera mozorroa eta irten festara.

INAUTERIETAKO EGITARAUA

* Oharra: astelehenean Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak badaude, 15:00etako saiorako soilik. Alondegian salgai ostiralean eta astelehenean 9:30-13:30 ordutegian, eta agortzen ez badira, astelehenean 14:30 Maria eta Josen bertan. 17:30erako sarrerarik ez dago.

 

Otsailak 13, ostirala

Eguerdian Beheko Plaza abesbatzaren kalejira

Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Eusebio Gurrutxaga plazan

17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan

18:30 Musika Eskolaren inauteritako kalejira: Afrika

Amaieran Tiktara taldearen kontzertua Odietan

 

Otsailak 14,  larunbata

12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar

18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, inauteritako mozorro festa

18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Iraunkorrak txarangarekin

18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa

19:30 Astindu elkartearen dantza-poteoa

22:30-01:30 Kofradian Arima Eroa disko-festa mozorrotua

Mozorro lehiaketak                       

Larunbatean bi lehiaketa:

HAUR LEHIAKETA: 18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakoei eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakoi eta taldeei beste bana.

Izen-ematea, 17:30 plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.

 

HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETA ETA ARGAZKI TXOKOA

- Argazki Txokoa Oxford aretoan: 18:30-21:00

- Sariak:

           o Larunbateko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €

           o Argazki Txokoan herritarren botazioko sariak:  bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €


Otsailak 15, igandea

16:30 Aita Marin, zinea: Dragon Ball Z  (euskaraz)

 

Otsailak 16, astelehena

15:00 eta 17:30  Maria eta Jose aretoan  Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna : Txo, Mikmak txikia

 

18:00  Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)