Helduen bainuetxetako opor programan izen emateko epea zabalik dago

2015/01/14

Informazio gehiagorako, edota programan izena emateko Udalaren Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete interesatuek.

IMSERSOk 2015 urteko bainuetxeetako opor programan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Honela, otsailetik abuztura bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek urtarrilaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Hala ere, maiatzaren 18a bitartean izen-emateak zabalduta jarraituko du libre gelditzen diren plazak betetzeko. 

Iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, berriz, maiatzak 18 baino lehen eman beharko dute izena eta itxaron zerrendan sartzeko, epealdia urriaren 30a arte mantenduko da. 

Informazioa gehiago izan edota izena emateko www.imserso.es webgunera sartu edota Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu behar da.