Helduen danborradaren antolaketa bilera, bihar

2013/02/19

Bihar, hilak 20, Santelmoetako danborradaren inguruko bilera izango da, 20:00etan, Alondegiko lehen solairuan. Bertan helduen danborradaren antolaketaren inguruan hitz egingo da, eta besteak beste, zuzendari berri baten beharraz hitz egingo da. Danborradako entseguak, berriz, ostiralean hasiko dira. Ostiraletan, 22:15etatik aurrera eta larunbatetan 11:15etatik aurrera izango dira entseguak, komentuan. Danborradan parte hartzeko 18 urte beteta izan behar dira, eta oraindik izena eman ez, baina parte hartu nahi dutenak martxoaren 2ko entsegura arte dute aukera.